Conférence de Presse
Pont Saint-Jacques à Hendaye
28 novembre 2007

Suite son incarcération pendant 16 mois, Peio Serbielle sort son album NAIZ ("Je Suis"), premier chapitre de sa trilogie. Interdit de sortie du Territoire français, Peio Serbielle invite la presse, le 28 novembre 2007, sur le Pont Saint-Jacques à Hendaye.

Ecoutez l'enregistrement d'une chanson ainsi que le texte en basque lu par Peio au cours de cette conférence de presse un peu spéciale :
Euskarra (langue basque)

Le Texte de Peio s'intitule : "Lehergailuz betetako pentze batean, ez dut inoiz kontzerturik eman" ("Je n'ai jamais fait de concert sur des champs de mines !" ).

Source : bidasoamedia.info

Mugaz bestaldera egitea debekaturik duen artista bat izanik, bere jarduera baldintza normaletan ezin burutu dabil Peio Serbielle abeslaria. Hala ere, artista bat dela gogora ekarriz, Irun eta Hendaia arteko Santiagoko Zubian izan zen, azaroaren 28an, bere azken lana aurkezteko.

Peio Serbielle-n adierazpenak, Santiagoko Zubian


NAIZ izeneko lana aurkezteko, Peio Serbielle abeslariak Irun eta Hendaia arteko Santiago Zubia aukeratu zuen. Zutik, prentsaurreko sinboliko bat eskeini zuen euskaraz eta gazteleraz. Izan ere, frantses Estatuak debekaturik dio Bidaosaz beste aldera egitea eta bere artista lana baldintza normaletan aurrera eramatea ezinezkoa zaionez, salaketa egiteko baliatu zuen azaroaren 28ko aurkezpena.

"Musikarik gabe, ezin liteke bizi", Friedrich Niechtze artista eta filosofoaren esaldia lema hartuta, berak pairatzen duen egoera salatu nahi izan zuen Serbiellek Hendaian. Artista bat denez, arukezpen hori bera, Valentzian, Sevillan edota Madrilen egiteko eskubidea ukan beharko lukeela esan zuen, baina epailearen arrazoiak aipatuko ez zituelakoan ere, gauza bakar bat esan zuen: "Artista bat naiz, besterik ez".

Euskal Herria minez

Bere azken lana Euskal Herriak egun pairatzen duen egoeraren inguruan eta Euskal Herriari berari zuzendutako abestiez osaturik dago. Esan beharra legoke hiru diskok osatuko duten egitasmoaren lehena dela "Naiz" izenekoa. Ondotik plazaratuko baititu "Zara" eta "Gara" delakoak eta. Azken lana dagoeneko salgai dago www.peio-serbielle.com web orrialdean.

Gauzak honela, Euskal Herria hizpide izan zuen ere bere aurkezpenean. Eta Iparragirre bertatik ihes egin zuen artistaren kantuak bereganatuta, herrimina modu oso berezian sentitzen duela aitortu zuen hunkiturik Peio Serbiellek. Zera esan dezaket, ziurtatu zuen "lehergailuz betetako pentze baten gainean, ez dudala inoiz kontzerturik eman". Hitz horiekin eta sentimenduz beteriko abesti batekin zeharkatu zuen Hego Euskal Herrirako muga, ahotsarekin bada ere.