Euskal Herriko eta kanpoko artistekin taularen gainean eginikako hitzorduak (kantaldi, irrati edo telebistetan gertatutakoak), "Naiz" disko berri honetan Peio SERBIELLEK biltzen hasten ditu. Beste bi ataletan bide berbera segituko duelarik ere bai.


Ez dezagun ahantz disko hau gizon baten ipuina asmatzen ez duela baizik.

Zauritasun batena baita ere.

Dudarik gabe, "NAIZ" diskoarekin, Peio Serbielle eta bere lagunek maitasunezko oihu samin bat proposatzen digute.


Badakitelako gure gaurko gizarte eta honen gidari ohiek sakatutako gezur eta elhe zurien aurkako kantak gure Mundua ederragotzen saiatzen ez duela baizik.

Badakitelako musde guzti horiek –jende berberak gehien bat- atzo jauretsia zutena gaur berriro ukatzen segitzen dutela. Lotsa izpirik gabe !


Esan genezake "Naiz" diskoa –beste gai guztien gain- laztantasunezko ipuin bat baizik ez dela. Laztantasunik gabe egonez, esan nahi baita, gure aldamaneko gizakiari zor diogun maitasuna ukatuz, ezer ez dela lortzen. Deusere ez daitekela bizi.


Entzun dezagun beraz "Naiz" diskoa itxaropenezko ipuin baten araberakoa dela. Biharkoari idekia den bide honetan etengabe ibiliz, kuriositatearen eta aldarrikapenaren gosez beteta …

"Naiz" disko honekin, benetako maitasunezko harremanetan gaude.

Beste gauza guztien gainetik.


Dudarik gabe, disko honetan beste giro artistiko bat aurki dezakegu ere.

Bidean egina eztudio mugikor baten bidez, "Etxean izan bagina bezala", Peiok esaten duenaren arabera. Bere azken produkzioetan baino akustikoagoa iduritzen zaigu gainera.


Konfiantxa osoa eta desafio hau onartu duten partaide guztiei (musikari, artista, teknikalari, produktore, media, hainbat adiskide …) esker sano eta tinko bat.


Disko honen bururatzeko, hauxe dira Peiok gomitatu dituen guztiak :


RENAUD : Abeslaria (Ceci-Cela produkzio elkartea eta Frantziako EMI MUSIC baimenarekin)

Nadine ROSSELLO : Kantarixa italiandarra, mintzailea


"Xaramela" Abesbatza : Zuzendaria : Marie-Jo GOUDARD


"Arnaga" Soka laukotea : Lehen arrabita : Arnaud AGUERGARAY

Bigarren arrabita : Olivier PAROT

Altoa : Olivier SEUBE

Txeloa : Emmanuelle BOUILLIER


Philippe DE EZKURRA : Akordeoia, bandoneon


Pierre DAYRAUD : Perkusioak (Udu, Cajón, bongos)


Patrick LE MERCIER : Arrabita, flauta, saz, guimbarde, bombarde


Pájaro CANZANI : Beste perkusioak (bongos, maracas, bombo), Tiplé,

Nahasketa : Angel eztudio – Paris


Daniel DIAZ : Kontrabajoa

Mastering (www.dedeland.com – Paris)


Christophe COHEN ) Eztudio mugikorra

Marc-André NICOLAO ) " "


Nelly ETCHEVESTE : Piano Yamaha


Jean-Bernard SERBIELLE : Eztudio Abbey Road (beherakoa)


"NAIZ" disko hau hastapenetik bururaino eraman duten bi kide garrantzitsueri esker eta ohore bereziago bat esan nahi diegu :


Patrick BEBEY : Piano, teklado, konponketak, zuzendari artistikoa (Youssou’n Dour, Charlélie Couture, Papa Wemba, Francis Lalanne artistekin ari dena)

Claude PY : Kitarrak, konponketak, botzen gidari, doinu grabatzaile, zuzendari artistiko laguntzaile (Lluis Llach, Toure Kunda, Papa Wemba ari izan dena)


Gure eskerrik beroenak beren aholku eta laguntza baitezpadakoentzat, eman diguten elkarte horiei, bereziki :

SACEM (Autore, konpositore eta editoren batasuna),

MILAN elkartea (Pays Basque eta Pyrenees Magazine aldizkariak, …),

POLYNOME elkartea,

COTEBASQUE.net, EUSKOSARE.org webguneak…


Bestalde, interneko sarea gaur benetako "Munduko Irratia" bilakatua dela eta,

Beñat DETXEPARE berak 1545-garren urtean : "Euskara, jalgi hadi kanpora, plazara, mundura" erakutsitako lema eta bidearen segitzea aukera egin dugu.


Interneten bidea "NAIZ" diskoaren salmentarako erabiliko dugula eta, -urria ilabetean argitaratu baino lehen- Peio SERBIELLE disko berriaren manatzea gaurgoitik gomitatzen zaituztegu ondoko zuzenbidera : novaeste@free.fr

Zuen atximenduaz mil esker

Gurekin harremanetan hartzeko : Françoise HINAULT

Tél : 06 28 41 60 26

Email : novaeste@free.fr


Ohar zaitezte : Horrez gain, Peio Serbiellen berri artistikoaren segitzea nahiko bazenute -Zuri, zure adiskidei, zurekin harremanetan daudenei- emailen bidez egitea proposatzen dizuegu ere.

Eskerrik asko eta laster arte.